EGINBEHARREKOAK

jueves, 24 de septiembre de 2015

Hizkuntzen irakaskuntzarako kontzeptuen berrikusketa

1.  Ikasteredu elebidunak


Ikasteredu elebidunaz hitz egiten dugunean, hezkuntza elebidunean sartzen gara. Honi, denboran zehar zenbait definizio eman zaizkio, hona hemen horietako batzuk:

Hizkuntza bi (edo gehiago) erabiltzea ikas-irakasbide gisa ikasle baten eskola ibilbidean”. (cummins, 2010)

Singuan eta Mackey (1986) “hezkuntza elebidun deitzen diogu irakasbide gisa bi hizkuntza erabiltzen dituen hezkuntza sistemari, horietarik bat ikasleen ama hizkuntza izanik”.

“Hezkuntza elebiduna ez da hezkuntza-sisteman hizkuntzak irakastea baizik eta ezagutzen ez den hezkuntza baten bidez irakastea, beraz, ikasleak bere gizarte eta familia giroan aurkitzen ez duen hizkuntza bat edo gehiago menderatzeko bidea ematea helburu duten ereduak dakartza berekin.” (Villa, 1996)

Beraz, hezkuntza elebidunean ikasteak zera esan nahi du, bi hizkuntzetan jorratzea ikasketak. Hizkuntza hauen gaitasun maila ez da zertan berbera izan behar, normalena desoreka bat egotea da haien artean, hau da, bat bestea baino gehiago menperatzea.
Hala ere, ikasteredu elebidunen helburua ama hizkuntza ez den beste hizkuntza batean maila egokia lortzea da, ama hizkuntzan ere hobekuntzak lortzen direlarik.

Eskolako testuinguruaz gain, gizartea ere elebiduna izan daiteke eta horrek bi hizkuntza etengabe kontaktuan egotea suposatzen du. Gizarte mailan ere ohikoa da hizkuntza biak maila desberdinean egotea.

Euskal Herrian, hiru eredu ezberdin daude eskola sisteman. Batetik, “A” eredua aurkitzen da, gehienbat ama hizkuntza gaztelera duten ikasleentzat. Honetan, irakasgai guztiak gazteleraz ematen dira, euskara izan ezik. Hurrengoa “B” eredua litzateke. Hemen irakasgaien erdia euskaraz ematen da, eta beste erdia gazteleraz. Eta azkenik, eta gaur egun Euskal Herrian ohikoena, “D” eredua da. Irakasgai guztiak euskaraz ematen dira honetan, gaztelera izan ezik.

2.  Ereduen ebaluazioa: kuantitatiboa eta besterik?


Eredu elebidun hau era kuantitatiboan eta kualitatiboan ebaluatzen da.

Kuantitatiboan, zenbatekoei ematen die garrantzia. Hau da, zenbat ordu euskaraz, zenbat gai, zenbateko euskara maila dagoen eta abar. Orokorrean, zenbakietan oinarritzen dira eta ez kalitatean

Kualitatiboan,  kalitateari ematen diote garrantzia. Hau da, eredu desberdinen bitartez lortzen dituzten emaitzak. Batik bat, hizkuntzan eskuratzen dituzten gaitasunak. Ikerketek adierazten dutenez, Gaztelania eta Euskara ikasten diren ereduen artean, emaitza hoberenak ateratzen dituztenak, bi hizkuntzetan, “D” ereduko ikasleak dira. Batik bat, “D” eredukoak maila egokia lortzen dutelako bi hizkuntzetan. Aldiz, beste bi ereduetako ikasleen Euskara maila ez da hain ona.

3.  Murgiltze programa

Ama hizkuntza ez den beste hizkuntza batean oinarritzen den hezkuntza da. Badakigunez, adina gero eta txikiagoa izan orduan eta errazago ikasten dituzte hizkuntzak. Horregatik, adin txikiko ikasleek haien ama hizkuntza ez den hizkuntza bat  ikasten dutenean, inkontzienteki ikasten dute, ia esfortzurik egin gabe. Eta eredu elebiduna izan da, ez dute ama hizkuntzan gaitasunik galtzen, hau ere indartzen baitute. 

4.  Hizkuntzen irakaskuntza bateratua


Cummins-ek dioenaren arabera, hizkuntza bat baino gehiago ikasten direnean, haien artean zenbait eduki komunak dira. Hau da, hitzak ezberdinak izanda ere, hizkuntza batean ikasitakoak beste hizkuntzan erabiltzeko aukera eman dezake eta beraz, hizkuntza bakoitza alde desberdinetik ikastearen mitoa alde batera utzi behar denaren alde dago. Adibidez, testu idatzi baten ezaugarriak, berdinak izango litezke hizkuntza bietan.

5.  Sakoneko gaitasuna

Gero aipatuko dugun hizkuntzen arteko interdependentziaren kontzeptuarekin du zerikusia sakoneko gaitasunak. Bi hizkuntza ikastean, eta bata bestea baino gehiago menperatzean, ohikoa izango litzateke, hizkuntza horren zenbait kontzeptu eta ezaugarri baliagarri beste hizkuntzara transmititzea. Hau da, bi hizkuntzak erlazionatzen dira, honi sakoneko gaitasuna deritzo.

6.  Hizkuntzen arteko interdependentzia

Interdependentzia ezaugarri psikolinguistiko bat da. Aurrekoarekin zerikusi zuzena du. Bi hizkuntza ikasten ditugunean, batean ikasten duguna bestera transmititzen dugu, eta alderantziz. Beraz, bi hizkuntzen artean dependentzia bat sortzen da, honi “hikuntzen arteko interdependentzia” deitzen zaio.

7.  Atalasearen teoría

Cummisen teoriaren arabera, elebidun batek bere hizkuntzan maila gutxieneko bat izan behar du bien arteko konplexutasuna ezagutza eta gaitasunekin , hizkuntza gaitasun eta maila kognitiboko garapen bat emateko.

Cummisen Atalasaren teorian hiru atalase bereizten dira. Bakoitzak hizkuntza maila bat adierazten du: Lehen atalasa gaitasun maila baxuena da, bigarrena oinarrizko gaitasun maila da, gutxienekoa, eta hirugarren atalasa goieneko hizkuntza maila da.

8.  Elebitasun gehitzailea

Gertatzen da hizkuntza berri bat ikasterakoan, jada, dakizun hizkuntza alde batera usten ez duzunean. Horregatik, bi gauza gerta litezke, bata jarrera positiboa edukitzea, hau da, gehitzailea eta bestea, jarrera negatiboa izatea, hau da, ama hizkuntza galtzea.

9.  Vygoski ekarpenak

·Eremu hurbileko garapena

Garapen erreala: haur batek arazoak konpontzeko edo hizkuntzako kontzeptu jakin batzuk eskuratzeko duen gaitasuna puntu edo maila jakin bateraino. Honetaz aparte Garapen Potzentziala daukagu, non ume batek heldu baten laguntzarekin berak duen maila hobetzen duen.  Beraz, garapen hurbilari deritzo, umeak hasiera batean zeukan maila eta geroago lortu duen mailaren arteko aldea.

·Adimena

Ikasleak bere inguruan duenarekin ikasten du, inguruan dituen tresnak erabiliz. Hizkuntza horietako bat da, arreta, memoria, kontzentrazioa garatzen duelako. Hizkuntza horren bitartez ere, heziketa kontzeptuala garatzen du, pentsaera abstraktu bat garatzera heldu arte. adibidez, zoriontasuna, beldurra eta horrelako termino abstraktoak ulertzeko eta adierazteko gaitasuna

10. Testu-generoak

Eskola hizkuntzan baliagarriak oharrak laburpenak ahozko azalpenak, eskolaz kanpo publikoan parte hartzerakoan: debateak, elkarrizketa,... testu hauek erabiltzeko era egokiena sekuentzia didaktikoak dira.Testu generoen helburua: testu bakoitza zein egoera komunikatiboan erabiltzen den jakitea. hau abiatzen da ikasleen trebetasunetik zailtasunetara.Hizkuntzen erabiltzeko moduak edo moldeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario