1.
SARRERA
Antzerkia arte eszeniko bat da dantza eta
musika bezala. Bertan, istorioak antzezten dira publikoarentzat. Arte honek
hitza, keinua, soinua, musika eta eszenografia bateratzen ditu. Antzerkia drama
hitzaren sinonimo bezala ere erabiltzen da. Drama literatura generoa da eta
normalean elkarrizketa moduan agertzen da.
Antzerkia hezkuntzarekin erlazionatuz,
esan dezakegu ikasleei gauza asko eskaintzen dizkiola. Batetik, arlo
psikologikoan, norberaren buruan konfiantza eta ziurtasuna hartzen, autoestimua
indartzen, talde-lanean parte hartzen; beren ekarpenak eginez, besteenak ontzat
hartuz eta denen artean koordinatuz lan bat aurrera ateratzeko. Bestetik, jende
aurrean hizketan eta komunikatzen ikasten ere. Arlo fisikoan, berriz, gorputza
bere osotasunean lantzen da, mugimendua, oreka eta abar. Eta, jakina, euskara
bera ere bitarteko bezala erabiltzen den neurrian, landu eta aberastu egiten
da.
Sekuentzia didaktiko honetan Antzerkiaren
jaialdia prestatu dugu, Gabonetako eguna ospatzeko. Horretarako, jarduera
desberdinen bitartez antzerkiaren munduan murgilduko eta antzerkia ezagutuko
dute ikasleek.
2.
PROPOSAMENAREN DISEINUA
2.1.
ZIKLOA ETA MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. zikloa, seigarren maila
2.2.
XEDEA EDO PROIEKTUA:
Gure xedea edo proiektua, ikasleek haien gurasoen
aurrean aurkezteko antzerki bat prestatzea da.
Proiektu
hau, antzerkian eta honek dituen baliabide desberdinetan oinarritzen da.
Antzerkia, ikasleentzat oso erakargarria izan daitekeen ekintza bat izateaz
gain, oso aberasgarria da hezkuntza eremura eramateko orduan. Gainera, ohikoa
da eskoletan antzerkia lantzea eta askotan urte osoan zehar lantzen den
prozesua izaten da eta horretaz gain, bukaeran, egindako lana erakusteko
ikuskizunak egiteko aukera ere ematen du.
Sekuentzia
honetan proposatzen dugunak, ikasgelako bizipenekin eta testuinguru
pedagogikoarekin du zerikusia, hori baita gure helburua. Hala ere, beste
zenbait esparru ere lantzen dira zeharka, haien artean norberaren bizipenak eta
ikaskideekin partekatzen direnak.
Esan
beharra dago, antzerkia motibazioa, eskolarekiko interesa, espresatzeko
erraztasuna, hizkuntza gaitasuna eta beste zenbait kontzeptu lortzeko euskarri
eraginkorra dela, eta beraz aukera paregabea dela ikasgelara eramateko.
Horretarako, hurrengo orrialdeetan agertzen den sekuentzia didaktiko bat
prestatu dugu. Bertan, praktikan jarriko dugu antzerkia, eta ikasgelan nola
funtzionatuko lukeen azalduko dugu. Sekuentzia honetan zehar, ikasleek: ikus
entzunezko zein idatzizko antzerki testuak ikusi, irakurri eta sortuko dituzte,
antzerki testuen ezaugarriei buruzko gogoetak egingo dituzte, oinarrizko
hiztegia landuko dute, estilo zuzena eta zeharkakoa ezagutuko dituzte, ahozko
zein gorputz adierazpena landuko dute eta eszenografia ere prestatuko dute.
2.3.
OINARRIZKO GAITASUNAK:
●
Ikasten
ikasteko gaitasuna. (saio guztietan)
●
Hizkuntza-komunikaziorako
gaitasuna. (saio guztietan)
●
Informazioa
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. (2,3,6,9,10 saioetan)
●
Norberaren
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (2, 3, 4, 5, 10 saioetan)
●
Giza eta
arte-kulturarako gaitasuna. (7,8,9 saioetan)
2.4.
HELBURUAK:
●
Gelan landuko diren antzerki testuen bidez idazmena, ulermena eta
irakurmena lantzea
●
Teatro testuak dituzten ezaugarriak ezagutzea, hala nola, elkarrizketak
sortzeko arauak, puntuazio markak, letra tipoa...
●
Teatro testuak irakurtzeko abiadura eta intonazioa landu.
●
Antzerkiarekin erlazionatutako hiztegia sortzea eta lantzea.
●
Antzerki testua idaztea idazmen ezaugarriak kontuak izanik.
●
Estilo zuzenetik zehar estilora esaldiak aldatzea.
●
Gorputz adierazpena eta ahozkoa lantzeko jolasak prestatu eta jolastea.
●
Lan taldean modu aktiboan parte hartzea.
2.5.
EDUKIAK:
● Internetetik lortutako teatro testuak ahozkoak zein
idatzizkoak.
● Ikus entzunezko dokumentuak.
● Ebakera eta intonazio egokiarekin ahozko
adierazpena garatu.
● Dramatizazioa eta irakurketa dramatizatua.
● Gorputz adierazpena.
● Teatro testuen sormena.
● Kanpo egitura eta teatro testuen adierazpen
ezaugarriak.
● Erabilera grafikoko elementuak: puntuazio markak,
letra etzana …
● Estilo zuzena eta zeharkako estiloa.
● Teatroaren inguruko hiztegia.
● Testu editorea: (:), koma (,), puntua (.),
harridura marka (!), galdera ikurra (?), parentesiak (), komatxoak (“”) eta
letra etzana erabiltzen dituen.
● Talde lanetan
laguntza eta errespetu jarrerak ezinbestekoak.
● Ikasketaren prozesuaren auto-erregulazioa.
2.6.
SAIOAK
1. SAIOA:
Antzerkiaren
sekuentzia didaktikoa martxan jartzeko, Arriagako antzerkira joango gara
“Hamelineko txirula-jotzaile”
antzezlana ikustera. Antzerkira joan aurretik klasean brainstorming jarduera
landuko dute, irakasleak antzerkiaren inguruan ikasleen aurre ezagutzak
zeintzuk diren jakiteko. Horretan, 10-15 minutu emango dute. Ondoren,
antzerkira abiatuko dira, gai honen inguruan ikasleen motibazioa pizteko
nahian. Antzerkia amaitu eta gero, klasera bueltatuko gara eta ikasleek zer
iruditu zaien haien koadernoan hiru lerrotan idatziko dute. Ondoren, altuz eta
banan-banan komentatuko dute.
2.SAIOA:
Bigarren saioarekin hasteko, ikasleek aurreko
irteeran ikusitako antzerki-lanari buruz gogoeta bat egingo dute. Horretarako,
aurreko egunean haien koadernoan apuntatutakoa erabiliko dute. Horrekin batera,
irakasleak fitxa bat emango die antzerkiaren inguruko galderekin, gogoeta
egiten laguntzeko.
Gogoeta egiteko binaka jarriko dira eta gogoeta amaitu ondoren, talde handian
komentatuko dute ikusi dituzten ezaugarri nagusiak. Talde handian komentatzean irakasleak galderak botako ditu
ikasleen artean debatea sortzeko. Jarduera honetan, 30 minutu egongo dira.
Saioarekin jarraitzeko, ikasleek antzerkiaren munduan
murgilduko dira. Horregatik, ikasleek haien antzerkiak prestatu eta egin aurretik komenigarria da antzerkietan
agertzen den hiztegi berezi hori ezagutzea, partaideen egitekoak, testuaren
ezaugarriak eta abar ondo zehazteko. Horretarako, antzerkiaren
inguruko hiztegia definitzen saiatuko dira, hala nola, aktorea, eszena,
eszenatokia, eta abar. Ondoren, guztien artean erabakiko dute zeintzuk diren
egokienak. Hiztegian edo interneten kontsulta dezakete, hala behar izanez gero.
Horretarako, 20 minutu emango dute.
3. SAIOA:
3.
saioan antzerki bat irakurriko dute. Antzerkien inguruan zerbait ikasi ondoren,
hau planteatzen hasiko dira. Horretarako, jakin behar dute, antzerkiak entzun
eta ikusteaz gain, prestakuntza bat duela aurretik, batik bat ahozko testuaren
prestaketa. Beraz, hori da zehatz mehats ikasleek egingo dutena. Antzerki testu
bat hartuko dute, bakoitzak bere pertsonaia zein izango den aukeratuko du, eta
lanean hasiko dira.
Lehenik
eta behin, ahoskera ariketa batzuk egingo dituzte. Arnasa hartu, ahoa mugitu
eta ahots kordak berotu. Ondoren, behin bakoitzak bere pertsonaia izanda,
testua irakurtzen hasiko dira, bakoitzak dagokion momentuan hitz eginez.
4. SAIOA:
Laugarren
saioa hastean, lehendabizi hausnartzeko bi galdera planteatuko zaizkie, ahoz
erantzungo dituztenak: 1. Konturatu
zarete teatro-testuek ezaugarri bereziak dituztela? 2. Nork esan ahal dit
ezaugarri horietako bat edo gehiago?
Galderekin
ikasleei gaiaz pentsarazi ondoren, euren antzezpenerako teatro-testu labur bat
idatziko dutela adieraziko zaie. Jarduera honetan zein diren antzezlanen
ezaugarriak eta teatro-testua idazterakoan kontuan hartu beharrekoak ikasiko
dituzte. Horretarako teatro-testu adibide bat behatu eta lauki bat beteko dute,
non teatro-testuak nola idatzi behar diren galdetzen den.
Bukatzean,
irakasleak estilo zuzena eta zeharkako estiloaren garrantzia azalduko die
ikasleei. Antzezpenerako prestatzeko asmoz, narrazio bat antzerki-testu
bihurtuko dutela adieraziko zaie. Narrazio bat antzerki-testu bihurtzeko,
elkarrizketa zeharkako estiloan badago
estilo zuzenera pasatu beharko dute. Ondoren bi estiloak desberdintzen jakiteko
bakoitzaren ezaugarriak aztertuko dituzte taula baten bidez.
Ezaugarriak
aztertu ondoren, beste jarduera bat egingo dute, non esaldiak zeharkako
estilotik estilo zuzenera pasatuko dituzten. Esaldiak osatzen bukatu ondoren,
eztabaidatu eta erabakiko dute bakoitzarentzat zeintzuk diren zeharkako
estiloaren eta estilo zuzenaren ezaugarriak, hauek ulertutzat emateko asmoz.
Azkenik saioarekin bukatzeko narrazio batean agertzen den testu bat
antzerki-testu bihurtuko dute.
5. SAIOA:
Bosgarren
saio honetan aurrez aurre ezer prestatu gabe zerbait egitea landuko dute, hau
da, inprobisazioa. Horretarako, irakasleak ikasleak taldeka banatuko ditu eta
egoera batzuk emango dizkie gelakideen artean aurrez aurre prestatu gabe
antzezteko. Modu horretan ikasleak adierazpena landuko dute eta horretaz gain,
ariketa honen bidez, jendaurrean sarritan denok sentitzen dugun lotsa arinduko
dute.
Irakasleak
egora desberdin horiek paper batzuetan emango dizkie eredu gisa, eta ikasleek
jarduera edo jolas gehiago asmatu beharko dituzte taldeka jarrita. Hau da,
paper zatietan idatziko dituzte jolasak eta behin hori eginda, ekarpen guztiak
kutxa batean sartuko dira. Kutxa hori edozein momentutarako erabilgarri egongo
da eta berarekin jolastu ahal izango dute nahi izatekotan, ginera, antzerkiaren
egunean ikusleekin kutxa partekatuko dute eta elkarrekin jolastu. Kutxan eskuan
sartu, txartela atera eta jolastera!
6. SAIOA:
Seigarren
saioa hasteko, ikasleek antzerki baten gidoi bat eratuko dute. Saio honetan,
ikasleak taldeka jarriko dira eta talde bakoitzak gidoi bat aurkeztuko du.
Narrazioa aukeratzeko, talde guztiak gai berdinari buruzko gidoi bat prestatuko
dute eta gidoi guztien artetik, ikasle guztien artean gidoi bat aukeratuko
dute.
Testua
aukeratuta izango dutenean, gidoia idazten hasiko dira. Antzezlana egitea
errazago izateko, ikasleek taula bat
beteko dute gidoiari buruzko informazioa jarriz( izenburua, eszena,
eszenatokia, eszenografia, pertsonaiak, testua eta ebaluazioa). Gidoia
burutzeko, ikasleek, irakasleak esango dituen hainbat ezaugarri kontuan hartu
behar dituzte
7. SAIOA:
Zazpigarren
saioa hasteko, ikasleek euren antzerkiaren entseguak aurrera eramateko
plangintza egin behar dute. Horretarako, talde bakoitzari fitxa bat emango zaio.
Fitxan entsegu bakoitzaren eta lan banaketaren datuak bildu egongo
dituzte. Saioarekin jarraitzeko,
lehenengo entsegua hasi egingo da. Bertan, irakasleak aldez aurretik
gogoratutako aholkuak kontuan izan behar dituzte. Azkenik, entsegua amaitu
ondoren ikasleek ebaluazioa egingo dute. Ebaluazioa egiteko fitxa sinple bat
bete behar dute non entseguaren alde onak eta hobetzekoak jarri behar dituzten.
8. SAIOA:
Zortzigarren
saioan ikasleek antzerkiaren ezaugarriak kontuan hartuta eszenografia
prestatuko dute. Eszenografia antolatzeko taula bat egingo dute, non
agertokiari , antzezpenari eta pertsonaiei dagozkien dekorazioa zehazten den.
Eszenografiaren prestaketa arte hezkuntzan landu egingo da. Saioa amaitzeko talde bakoitza eta talde osoa
antzerkia berriro entseiatuko du.
9. SAIOA:
Heldu
da antzerkia antzezteko eguna. Saio honetan eskolako beste ikasleak gonbidatuko
dituzte antzezlana ikustera. Antzeztu ondoren, jokoak proposatuko dituzte
ikusleekin batera jolasteko aurreko saioetan egindako kutxa erabiliz. Saio honetan
honakoak egingo dira: eszenatokia prestatuko dute, behar dituzten baliabide
guztiak prestatuko dituzte (makillajea, musika, jantziak…) eta antzerkia
grabatzeko kamera prestatuko dute.
Horretaz
gain, ikusleek kolore desberdinetako txartela izango dituzte euren kideen
antzezlana ebaluatzeko edo puntuatzeko. Txartelak berdeak, laranjak eta gorriak
izango dira eta antzerkiaren amaieran altxatuko dituzte, orduan, ikasleak
kideen txartelak zenbatuko dituzte eta emaitzak paperean jaso. Modu horretan
jakingo dute zelan egiten duten euren lana.
10. SAIOA:
Antzerkiaren
grabaketa egin ondoren, grabazioa Internetera igo beharko dute, argitaratu egin
beharko dute. Horretarako, irakasleak zein prozesu jarraitu behar den azalduko
du ikasgelan eta guztien laguntzaz, eskolako webgunean argitaratuko dute
antzerkia. Hau egin ondoren, egindakoaren ebaluazio bat egin beharko dute.
Bertan, bakoitzak bere burua ebaluatuko du, eta koebaluazio bat ere egin
beharko dute. Nola egin duten lana, ondo ulertu duten landutakoa, esperientzia
positiboa izan den eta abar.
2.7.
EBALUAZIOA
● Ea Internetetik lortutako teatro testuak ikus
entzunezkoak zein idatzizkoak ikusten, irakurtzen, ulertzen eta baloratzen
dituen.
● Ea teatro testuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzen
dituen: elkarrizketa idazteko arauak, akotazioak, puntuazio markak, letra etzana, …
● Ea teatro testuak ebakera eta intonazio egokiz irakurtzen dituen.
● Ea teatroaren inguruko hiztegiaren definizioak, eta
sinonimoak sortzen eta ezagutzen dituen.
● Ea teatro testuen ezaugarriei erreparatuz testua
idazten duen.
● Ea estilo zuzenetik zehar estilora bihurtzen duen.
● Ea testu editoreko bi puntuak (:), koma (,), puntua
(.), harridura marka (!), galdera ikurra (?), parentesiak (), komatxoak (“”)
eta letra etzana erabiltzen dituen.
● Ea ahozko eta gorputz adierazpena garatzeko
jolasetan parte hartzen duen.
● Ea eszenografia prestatzean berari dagokion lana
burutu duen..
● Ea bideo grabaketa egiten duen.
● Ea Interneten bideoa argitaratzen duen.
● Ea lan taldean gogotsu parte hartzen duen.
● Ea lankidetzarako eztabaida erabiltzen duen.
● Ea ikasketa-prozesuaren auto-erregulatzea egiten
duen.
3.
LANDUTAKO SAIOAK
Edukiak:
-Landutako generoen ezaugarri nagusiak: xedea/helburua, erregistroa,
egitura, hizkuntzaren osagai zehatzak...
-Ideiak aztertzea: gaia, azpi-gaiak, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak,
informazio baliotsua eta baliorik gabea, gezurrezko elementuak, zentzugabeak...
-Teatro testuen ezaugarri bereziak bereizi.
-Estilo zuzena eta zeharkako estiloaren ezaugarriak.
Baliabideak:
- Fitxak.
- Teatro-testuaren adibideak.
Irakasleen egitekoak:
Laugarren
saioa hastean, irakasleak hausnartzeko bi galdera planteatuko dizkie ikasleei.
Galderak ahoz erantzungo dituzte beraz irakasleak hitz egiteko txandak emango
ditu eta ikasleek hitz egitean behar beste duten laguntza eskainiko die.
Irakasleak galderak egitean bilatu behar duena, ikasleek gaiaz pentsaraztea da,
horretarako esan bezala, irakasleak ikasleen diskurtsoan eragin dezake helburua
lortzeko asmoz.
Ondoren,
irakasleak euren antzezpenerako teatro-testu labur bat idatziko dutela
adieraziko die. Horretarako antzezlanen ezaugarriak eta teatro-testua
idazterakoan kontuan hartu beharrekoak ikusteko irakasleak ikasleei
teatro-testu adibide bat behatu eta lauki bat betetzeko eskatuko die, non
teatro-testuak nola idatzi behar diren galdetzen den.
Bukatzean,
antzezpena prestatzeko asmoz irakasleak estilo zuzena eta zeharkako estiloaren
garrantzia azalduko die, narrazio bat antzerki-testu bihurtuko dutela
adieraziz. Gainera irakasleak, narrazio bat antzerki-testu bihurtzeko,
elkarrizketa zeharkako estiloan badago
estilo zuzenera pasatu beharko dutela azpimarratuko du. Ondoren bi estiloak
desberdintzen jakiteko bakoitzaren ezaugarriak aztertuko dituzte taula baten
bidez, irakasleak banatuko duena.
Ezaugarriak
aztertu ondoren, irakasleak beste fitxa bat banatuko du, zeinetan esaldiak
zeharkako estilotik estilo zuzenera pasatuko dituzten. Esaldiak osatzen bukatu
ondoren, irakasleak binaka eztabaidatu eta erabakiak hartu beharko dituztela
esango die, bakoitzarentzat zeintzuk diren zeharkako estiloaren eta estilo
zuzenaren ezaugarriak adieraziz. Behin bukatuta irakasleak gaia ulertutzat eman
dezake. Azkenik saioarekin bukatzeko narrazio batean agertzen den testu bat
antzerki-testu bihurtzeko eskatuko zaie, zalantzak egotekotan irakasleak
momentu oro erantzuteko prest egongo da.
Ikasleek egitekoa:
Laugarren saioan, ikasleek irakasleak planteatutako
bi galderen erantzuna pentsatuko eta ahoz erantzungo dituzte. Ahoz erantzutean
kontuan izango dute txanda errespetatu behar dutela. Ariketa honen bidez,
irakasleak nahi duen gaiari buruz ikasleak pentsaraztea lortu egingo du.
Ondoren, irakasleak eskatutako teatro-testu laburra
idatziko dute. Teatro-testua aurrera eramateko aldez aurretik irakasleak
aurkeztutako teatro-testu adibide bat eta bete behar den lauki bat behatu,
aztertu eta egingo dituzte. Ariketa hauei esker ikasleek teatro-testuak nola
idazten eta idazterakoan kontuan hartu beharrekoak zeintzuk diren jakingo
dute,baita antzezlanen ezaugarriak ere.
Aurreko
ariketak amaitu ostean, irakasleak antzezpena bideratzeko asmoarekin estilo
zuzena eta zeharkako estiloaren emango duen azalpenak entzungo dituzte.
Azalpenaz baliatuz, ikasleek narrazio bat antzerki-testu bihurtuko dute.
Ariketan antzerki-testua bihurtzeaz aparte, elkarrizketa zeharkako estiloan
dagoenez estilo zuzenera pasatuko dute. Azkenik, ikasleek estiloak menperatzen
dituztela egiaztatzeko taula bat bete egingo dute.
Taula
amaitu ondoren, beste taula bat bete behar dute, zeinetan zeharkako estiloan
dauden esaldi batzuk estilo zuzenera pasatu behar dituzten. Gero,
bakoitzarentzat zeintzuk diren zeharkako estiloaren eta estilo zuzenaren
ezaugarriak pentsatuko eta binaka partekatuko dituzte. Saioa bukatutzat
emateko, ikasleek narrazio batean agertzen den testu bat antzerki-testu
bihurtuko dute.
Saioaren garapena:
4.1. Nola idazten dira teatro-testuak? Zein
ezaugarri dituzte?
Lehendabizi hausnartzeko bi galdera planteatuko
zaizizue, ahoz erantzungo dituzuenak:
1.
Konturatu zarete teatro-testuek ezaugarri bereziak
dituztela?
2.
Nork esan ahal dit ezaugarri horietako bat edo
gehiago?
*Ikasleei gaiaz pentsarazi ondoren, euren
antzezpenerako teatro-testu labur bat idatziko dutela adieraziko zaie. Jarduera
honetan zein diren antzezlanen ezaugarriak eta teatro-testua idazterakoan
kontuan hartu beharrekoak ikasiko dituzte. Horretarako adibide bat behatu eta
laukia beteko dute.
ADIBIDEA:
(…) (Ama,
haurdun dago eta alde batetik bestera oinez dabil. Duen tripa handiarengatik,
ibili ahal izateko, eskua gerrira eraman behar izaten du. Senarra jarlekuan
eserita egunkaria irakurtzen dago)
Jose Manuel: Zer moduz zaude Kattalin?
Kattalin:
Ai gizona, tripa handi hau eutsi ezinik. Pisu honekin gerriko mina ere egin
zait.
Jose Manuel: Lasai emakumea, lasai.
Kattalin:
Bai, errez esaten duzu hori. Haurra edozein momentutan jaio daiteke.
Jose Manuel: Gauzak lasaitasunez hartu behar dira.
Kattalin:
Nire egoeran egongo bazina...
Jose Manuel: Zure egoeran eta okerragoetan ere
lasai egoten naiz.
Kattalin:
Ai, Ai, Ai.. Jose Manuel: (Salto batez arin altxatzen da jarlekutik urduri) Zer
duzu emakumea? Ongi Zaude? Badator umea? (…)
FAMILIA HAUNDITZEN DOA,
Zelan adierazten da pertsonaiek hitz egiten dutela?
|
|
Zelan azaltzen dira jakin behar ditugun gauzak pertsonaiek esaten ez
dituztenean?
|
|
Zelan idazten dira akotazioak edo oharrak?
|
4.2. Elkarrizketa: estilo zuzena eta zeharkako
estiloa.
1. Irakasleak estilo zuzena eta zeharkako estiloaren
garrantzia azalduko die ikasleei:
Antzezpenerako prestatzeko asmoz, narrazio bat antzerki-testu bihurtuko
duzue. Narrazioetan elkarrizketak agertzen dira, zeharkako estiloan zein estilo
zuzenean, baina antzerkian estilo zuzena
erabiltzen da. Narrazio bat antzerki-testu bihurtzeko, elkarrizketa zeharkako estiloan badago estilo zuzenera
pasatu beharko da.
2. Ondoren bi estiloak desberdintzen jakiteko
bakoitzaren ezaugarriak aztertuko dituzte hurrengo taulen bidez:
1.Zaldiak behiari ea bere laguna izan nahi zuen galdetu zion.
|
2. Zaldia: “Nire
laguna izan nahi duzu?”
|
3. Zaldiak ez
zela posible pentsatu zuen.
|
4.-"Ez da
posible! "
|
1
|
2
|
3
|
4
|
|
Pertsonaiek esandakoa narratzaileen hitzetan azaltzen da.
|
||||
Pertsonaiek esandakoa ezer aldatu gabe jasotzen da.
|
||||
Entzundako edo irakurritako elkarrizketa bat kontatzen da.
|
||||
Narratzailearen parte-hartzea gidoi artean idazten da.
|
||||
Pertsonaiaren hitzak perpaus nagusiarekin
lotzeko, (ea), -(e)la, -(e)n … erlazio hizkiak erabiltzen dira.
|
||||
Komatxoak erabiltzen dira.
|
||||
Pertsonaiaren parte-hartzea gidoi baten atzean edo izenaren atzean
idazten da.
|
||||
Esaldi hau, seguru, narrazio batean agertzen da.
|
||||
Esaldi hau, seguru, elkarrizketa batean agertzen da.
|
||||
Zeharkako estiloko esaldia da.
|
||||
Estilo zuzeneko esaldia da.
|
4.3. Zeharkako estilotik estilo zuzenera.
1.Jarduera hauetan esaldiak zeharkako estilotik
estilo zuzenera pasatuko dituzte ikasleek.
-Zeharkako estiloko esaldiak estilo zuzenean
idatzi. Adi irakurri eta bete itzazu hutsuneak.
a) Etxean ingelesez hitz egiten duela esan du.
- Etxean ingelesez hitz egiten ______.
b) Enekok Idoiari borragomarik duen galdetu dio.
Eneko: _________, borragomarik _____?
c) Josuk liburu hori asko gustatu zaiola dio.
______: Liburu hori asko gustatu
_____.
d) Mirenek Xabiri kutxatxoak zertarako diren
galdetu dio.
________ : ______ , zertarako
_______ kutxak?
e) Pikutara joateko esan dio.
Pikutara joan ________ !
f) Medikuak kirola egin behar dudala esan dit.
________ : Kirola egin behar
_______.
g) Isiltzeko oihukatu du.
___ ______ !
2. Ondoren eztabaidatu eta erabaki zeintzuk diren
zeharkako estiloaren eta estilo zuzenaren ezaugarriak.
Zeharkako estiloa
|
Estilo zuzena
|
3. Nola bihurtuko zenuke narrazio batean agertzen
den testu hau antzerki-testu?
Mirenek atea jo zuen eta Fiuraren ahotsa entzun zen nor zen galdetzen.
Mirenek beldurrez, artzainaren alaba zela esan zion.
Fiurak atea zabaldu eta zer nahi zuen galdetu zion Mireni.
Mirenek edertzeko krema bat saldu nahi ziola erantzun zion.
Jardueraren zuzenketa talde handian egingo dugu.
3.2. 5.SAIOA: INPROBISAZIOA
Edukiak:
- Talde lanetan ikasleen artean errespetua eta
laguntza( bakoitzak bere iritzia ematea eta besteek kontuan hartzea)
- Egoerak planteatzerakoan inprobisazioa eta sormena
sustatu
- Egoera antzezteko gai izan
Baliabideak:
- Paper zati bat(ikasle bakoitzak)
- Kutxa bat
- Inprobisazioa
Irakasleen egitekoak:
Lehenik eta behin irakasleak saioan zehar landuko
dutena azalduko du. Horretarako, aurreideiak erabiliko ditu. Inprobisazioa zer
den galdetuko die eta pixkanaka pixkanaka berak nahi duen bidetik eramango die
ikasleei. Behin argi geratzen denean inprobisazioa zer den eta nolako motak
dauden, hurrengo jarduera azalduko du.
Horretarako, ikasgela taldeetan banatuko du
irakasleak, bost edo sei kideko taldeak eginez. Taldeak, ahalik eta
heterogeneoen egiten saiatuko da, oreka bat egon dadin eta ikasleak haien artean
lagundu ahal izateko. Hau egin ostean, irakasleak paper bat emango dio talde
bakoitzari. Papelean, egoera bat agertuko da, eta ikasleek egoera hori antzeztu
beharko dute ikaskideen aurrean, aurretiko prestakuntzarik izan gabe,
inprobisatuz. Irakasleak, ikasle bakoitzak momentuan duen erreakzionatzeko
gaitasuna neurtuko du, eta era berean, ea zer nolako sormen maila dagoen
behatuko du. Inprobisatzerako orduan, sormena eta imajinazioa erabiltzen dira,
beraz irakasleak bi kontzeptu hauek hartuko ditu kontuan.
Beste alde batetik, ikasleen izaera ere kontuan
hartuko du, batik bat, urduritasuna eta lotsa. Pertsona urduri eta lotsatiek
zailtasun gehiago izan dezakete haien papera behar bezala egiteko, haien
gaitasunak oso onak diren arren, ezin dituzte gaitasun horiek besteen aurrean
plazaratu. Emandako egoerak antzeztu ondoren, beste egoera batzuk proposatzeko
eskatuko die irakasleak. Taldeetan bilduko dira eta kide bakoitzak egoera bat
proposatu beharko du. Papertxo batean idatzi eta irakaslea taldez talde joango da
ikasleek haien paperak kutxa batean sartu ditzaten. Kutxa, baliabide gisa
erabili ahal izango da antzezpena landu nahi denerako. Bukatzeko, irakasleak
talde osoa bilduko du, eta norbaitek kutxatik paper bat hartzeko proposatuko
du, gelakide guztien aurrean antzeztu dezan, nahi izanez gero laguntzaileak
eskatu ditzakeelarik.
Ikasleek egitekoa:
Ikasleek saio honetan inprobisazioa landuko dute
eta horretarako honako egiteko hauek izango dituzte: lehenik eta behin 5-6
kideetako taldetan banatuko dira eta irakasleak egoera desberdinak planteatuko
dizkie, orduan, ikasle bakoitzak bere taldean inprobisazioa erabiliz egoera
horiek antzeztuko ditu bat batean taldekideen aurrean.
Egoerak taldeka izango dira eta hasiera batean
irakasleak papertxoetan idatzitakoak izango dira, baina behin horiek erabilita,
taldeka daudelarik, talde bakoitzak beste egoera desberdinak proposatuko ditu
eta paper zatietan idatziko dituzte egoeraren deskribapena. Gutxienez ikasle
bakoitzak egoera bat planteatu behar du inprobisazioa eta sormena erabiliz.
Egoerak aztertuta eta paperetan ondo idatzita
daudenean, irakasleak emango dizkien kutxa batean sartuko dituzte. Kutxa hori,
jolastu nahi duten edozein momentutan erabil dezakete eta baita antzerkia
antzeztuko duten egunean ere, beste kideekin jolasteko. Saioa bukatzeko guztiak
elkartuko dira eta nahi duenak kutxatik paper bat hartu dezake eta gelakide
guztien aurrean egoera antzeztu.
Saioaren garapena:
Bosgarren
saio honetan aurrez ezer prestatu gabe zerbait egitea landuko dute, hau da, inprobisazioa.
Horretarako, irakasleak ikasleak taldeka banatuko ditu eta egoera batzuk emango
dizkie gelakideen artean aurrez aurre prestatu gabe antzezteko. Modu horretan
ikasleak adierazpena landuko dute eta horretaz gain, ariketa honen bidez,
jendaurrean sarritan denok sentitzen dugun lotsa arinduko dute.
Irakasleak egora desberdin horiek paper batzuetan
emango dizkie eredu gisa, eta ikasleek jarduera edo jolas gehiago asmatu
beharko dituzte taldeka jarrita. Hau da, paper zatietan idatziko dituzte
jolasak eta behin hori eginda, ekarpen guztiak kutxa batean sartuko dira. Kutxa
hori edozein momentutarako erabilgarri egongo da eta berarekin jolastu ahal
izango dute nahi izatekotan, ginera, antzerkiaren egunean ikusleekin kutxa
partekatuko dute eta elkarrekin jolastu. Kutxan eskuan sartu, txartela atera
eta jolastera!
4. AMAIERAKO HAUSNARKETA
Irakasle batek bere ibilbide profesionalean zehar,
hainbat sekuentzia didaktikoekin topatzen dela jakinda, oso praktikoa iruditzen
zaigu metodologia hau erabiltzea. Lan honen bitartez, antzerkiaren nondik
norakoak ezagutu ditugu eta proposamen didaktikoa prestatzean, hori klasean
erabiltzeko aukerak aztertu eta ikasi ditugu. Hizkuntzari begira, gure euskara
maila indartu dela esan dezakegu; eta horrez gain, talde lana sustatu eta era
berean, modu autonomoan lan egiteko ohitura bereganatu dugu.
Taldean eman den lana egiteko prozesuari begira,
nahiko antolatua izan dela esan beharra dugu. Aurreko lan batzuetan iada, ideia
orokor bat eraiki dugu sekuentzia didaktikoen gainean, eta hori oso lagungarria
bihurtu da lan honen planteamendurako. Hasieratik jarri ginen ados sekuentziaren
gaiari eta antolaketa orokorrari begira.
Hau eginda, taldekide bakoitzak jarduerak egiteko ideiak proposatu zituen.
Sekuentziaren egitura gutxi gorabehera zehaztuta zegoenean, jardueren itxura
nola izango zen erabaki genuen. Azkenean, sekuentziaren arlo guztiak komunean
jarri eta azkeneko aldaketak egin genituen.
Orokorrean esan daiteke, lan hau oso aberasgarria
eta praktikoa izateaz gain, burutzeko nahiko erraza eta eramangarria dela.
Halaber, zeharkako hainbat gaitasun eta balore sustatzea dakarren proposamena
da, guretzat oso onuragarria dena.
5. BIBLIOGRAFIA
Bermudez E. (2013) Estructura y características de la obra de teatro. Instituto
Washington
Boquete G, Comba M, Fernandez M, Gomez F, Hidalgo V, Martin M, Moreda M,
Ruiz F, Santamaria A eta Vaqueiro M (2014)
Arriba el telon:enseñar teatro y enseñar
desde el teatro. Secretaria General Tecnica
Gobierno de España (2015). Teatro
para soñar la escuela. El juego dramático en el aula. Propuesta de Motivación del Aula Abierta
del Canal de Teatro Infantil del Portal de Teatro del CDT. Centro de Documentación Teatral. INAEM.
Ministerio de Cultura. Gobierno de España
Robles, G. y Civila, D.: El taller de teatro: una propuesta de educación
integral. Revista Iberoamericana de Educación. Ayuntamiento de Cádiz. http://www.rieoei.org/deloslectores/642Robles.PDF
No hay comentarios:
Publicar un comentario