Lehen hezkuntzako
idazketa prozesua landu dugu, eta horretarako, hiru testu landu ditugu. Testuek
haien artean duten erlazioa bilatu behar izan dugu, zertan datozen bat eta zein
desberdintasun dituzten aipatuz. Behin hau eginda, erlazio horiein iruzkin bat
egin dugu, ideiak sakonago azalduz.
Irakurritako testuak,
hurrengoak dira. Batetik,Laiz, E: "Testuak hobetzea" eta
"Irakurketaren inguruan". Bestetik, Camps, A: "7 principios en
que basar la enseñanza de la escritura en Primaria y Secundaria". Eta
azkenik, Pertusa: "El proceso de la escritura: de la planificación a la
revisión del escrito".
TESTUEN ARTEKO ERLAZIOA:
Prozesu bat da:
Eskolara hasi bezain laster hasten gara ikasketa
prozesu hau lantzen.Lehen hezkuntzan zentratuz, lehenengo mailara heltzean
idazten ikasteko prozesua hasten da, eta hau ixkanaka pixkanaka egiten da,
kontzeptuak ikasten diren heinean berriak sartuz. Ez da bapatean ikasten den
gauza. Bere denbora behar du, eta denbora horretan lantzen diren kontzeptuak
eta edukiak era egokian banatzeaz eta irakasteaz arduratzen da eskola.
Teberosky-ren arabera, prozesu honetan bi ezagutza
mota garatu behar dituzte ikasleek. Alde batetik, sistema alfabetikoaren
funtzionamenduarekin erlazionatutako ezagutza (grafema eta morfemen arteko
erlazioak, letren fonemak, fonemen arteko loturak etab.) Eta bestetik,
diskurtsoen funtzionamenduarekin erlazionatutakoa (testu/generoen
ekoizpenarekin erlazionatutako arauak: antolaketa, formatua etab.)
Planifikazioa:
Idazte prozesuaren uneak lau dira (planifikazioa,
testuratzea, berrikusketa eta edizioa) eta horietako bat planifikazioa da, hau
da, egoera aztertu eta ondoren ideiak sortu eta antolatzea. Garrantzitsua da
planifikazioa egitea ezer egin baino lehen. Ikasleek argi izan behar dute zein
den helburua eta zer egingo den. Honekin azaldu nahi dena da, ezin dutela
milaka ideia desberdin izan buruan, hautaketa bat egin behar dute, eta behin
egingo denaren ideia izanda, hurrengo pausora salto egin.
Eguneroko bizitzarako garrantzitsua diren idazkiak egiteko:
Honek zerikusia du ikasgelan azaldutako era “formala”
eta “instrumentalarekin”. Formala soilik zentratu egiten da idazketa
sisteman eta instrumentala, aldiz, erabilera komunikatiboan eta horrek
idatzizko hizkuntza funtzio desberdinei egokitzen jakitea ahalbidetzen du. Esan
bezala, hizkuntza bat ikasteko prozesuan ez da soilik hizkuntza maila neurtzen,
hizkuntza horren beste ezaugarri batzuk ere hartzen dira kontuan, batik bat,
pragmatikoak. Honekin esan nahi dena da, idazten ikastearen helburua ez dagoela
soilik eskolara bideratuta, eguneroko bizitzan erabiltzen jakitea ere
ezinbestekoa da. Eta testuetan azaltzen den moduan, garrantzia ematen saio
esparru honi, testuinguruan kokatzea jakiteari eta norberaren inguruko
ezaugarriak kontuan hartzeari.
Irakasleak rol garrantzitsua dauka:
Puntu honek neurri handi batean baldintzatuko du
ikasketa prozesua. Garrantzitsua da irakaslea ikasleen gidaria izatea, eta
hauen ikasketa prozesuan behar den unean eskua sartzea. Hau da, adibidez, testu
bat idazterakoan, komenigarriagoa izango litzateke zuzenketak idazte prozesuan
egitea, eta ez testu osoa idatzi ondoren. Honekin, akatsak berehala zuzentzea
lortuko litzateke, eta metodo hau erangikorragoa da ikasketa esanguratsu bat
emateko. Hala ere, hau lortzeko, irakaslea izan behar bere irakasteko era argi
izan behar duen lehenengoa, helburu finkoak izateaz gain, eta hemendik aurrera,
irakasteko era hori transmititu.
Zuzenketarako modu desberdinak:
Modu tradizionalari begira, irakaslea izango litzateke
ikasleen ariketak zuzentzen dituena, baina urteak aurrera egin ahala
egiaztatuta geratu da, ez dela modurik eraginkorrena. Testuetan, kontzeptu
honetan sakontzen da. Idazten ikasteko orduan, ikasleei haien testuen inguruan
hitz egiteko aukera eman behar zaie, aurretik esan dugun moduan prozesu bat
baita. Honetarako, zenbait metodo erabil daitezke, adibidez, kolaborazioan
oinarritatutako idazmena, beste ikaskide batek norberaren lana zuzentzea edo
irakaslearekin elkarrizketak izatea. Ahozko komunikazioa ezinbestekoa da
idazten ikasteko eta beraz, horretan sakontzea aproposa litzateke.
Hau da, ikuspegi berria edo kontrustibistari buruz ari
gara. Ikuspegi honen arabera testu mota ugari proposatzen zaizkie idazteko
edozein euskarri ematen zaizkie, taldeetan eta modu irekian egiten dute euren
lana. Beraz, zuzenketan ere ez dira modu tradizionalena egiten.
Planifikatzerako orduan, lehenetasunak hartzen jakin behar da. Hau da, gauza garrantzitsuenetatik, garrantzi gutxien dutenetara, organizazio bat egiten jakin behar da. Horretaz gain, zerbaitetan sakontzerako orduan, ezin dira gai guztiak ere berdintasun eta momentu berean sakondu, bakoitzak bere lekua hartu behar du eta banan-banan azaldu behar dira. Beraz, behin egoera aztertzen denean eta ideiak sortzen direnean, ideia bakoitzari garrantzi bat ematen jakin behar da eta behin jakinda idein garrantzia eta ideia bakoitza zenbat sakonduko den orduan etorriko da testuratze unea, edukiak garatzeko unea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario