EGINBEHARREKOAK

miércoles, 14 de octubre de 2015

ULERMENA - EBALUAKETA

NEMESIOREN IPUINA
  • INFORMAZIOA BERRESKURATZEA
A)Testua hitzez hitz ulertzeko galderak:
1.Kontakizun bateko denbora edo tokia identifikatzea… :
Liburukoa:
-Itzala herriko plazan / liburutegian aurkitu du.
-3. Ariketa: Kopiatu gertakariak koadernoan ordenan. Zer gertatu da?

2.Zenbait osagai lokalizatzea.
Guk asmatutakoa: -Zerekin harrapatu zuen amak Nemesioren itzala?
Liburukoa: -Aukeratu hitz egokia: Ihes egiteko, itzala leihotik /atetik irten da.

3.Xehetasunak ezagutzea.
Liburukoa: -Nemesioren herriak Belandia/Betelu du izena.
Guk asmatutakoa: Noiz desagertzen zen itzala?

B) Informazio baliokidea bilatzeko galderak:
1.Sinonimoen bidez emandako ageriko informazioa lokalizatzea.
Liburukoa:
-9.Ariketa: irakurri esaldiak eta aukeratu nabarmendutako hitzen esanahi egokia.
Adibi: Nemesio pentsakor gelditu zen eta gauza bat bururatu zitzaion:
a) otu, buruan sortu. B)zerbait buruan jantzi.

2.Parafrasiak eta esamolde baliokideak.
Liburukoa:
-10.Ariketa: Zer esan nahi du esapide honek? Gustura ibiltzen naiz zurekin, baina egundoko gosea pasatzen dut.
A)gose handia pasatzen dut. B)egunero-egunero gosea pasatzen dut.

  • TESTUAREN ULERMEN GLOBALA
A)Ideia nagusia edo gaia zehazteko galderak:
1.Testuaren zentzua ongien biltzen duen esaldia hautatzea.
Liburukoa:
6.Ariketa: Asmatu albistea eta irakurri ikaskidei irratiko esataria bazina bezala.

2.Grafiko edo taula baten dimentsio nagusiak identifi katzea.
Asmatutakoa: Bete itzazu taulako
PERTSONAIAK
TOKIAK
OSAGAIAK

3.Testua laburbiltzea.
Liburutik ateratako galderak:
4.Ariketa: idatzi koadernoan ipuinen laburpena. Hasi honela: Egun batean, Nemesioren itzala…….

B) Testu baten asmo orokorra identifikatzeko galderak:
Liburutik ateratako galderak:
-Zergatik egin zuen ihes itzala?

C) Testu baten erabilera orokorra identifi katzeko galderak:
Guk asmatutakoa:- Zure itzalak ihes egingo balu, Nemesiorenak bezala, non bilatuko zenuke?

  • INTERPRETAZIOA
A)     Informazioa erkatzeko eta kontrastatzeko galderak:
Liburutik ateratako galderak:
-Zergatik zegoen kezkatuta Nemesioren ama?
-Zergatik ezin izan zen izan Nemesio lapurra?
- Nola jakin zuen amak lapurra nor zen?
-Nola harrapatu zuen amak lapurra? Azaldu tranpa zertan zen.

B) Ondorioak edo inferentziak:
Liburutik ateratako galderak: - Nemesio bazina, zer egingo zenuke itzalak zurekin bueltatu nahi ez balu?

C) Laguntza probak identifikatzeko galderak:
Guk asmatutakoa: - Zeintzuk izan ziren amaren probak, lapurra Nemesioren itzala zela ondorioztatzeko?

  • TESTUAREN EDUKIARI BURUZKO HAUSNARKETA ETA TESTUAREN BALIOSPENA
A) Munduaren gaineko jakintza bera kontrastatzeko galderak.
B) Beste iturri batzuetatik eskuratutako jakintzak kontrastatzeko galderak.
C) Galderan agerian utzitako ideiekin kontrastatzeko galderak.
Liburutik ateratako galderak:
- Zure itzalak ihes egingo balu, nola sentituko zinateke? Harekin haserretuko zinateke?
- Zaila egin zaizu testua ulertzea?
- Zure ustez, zer gertatuko litzateke, ama, itzala gero eta potoloago dagoela konturatu ez balitz?
- Itzalaren jarrera, janaria lapurtzean, egokia izan dela iruditzen zaizu? Zer egin beharko luke?

  • TESTUAREN FORMARI BURUZKO HAUSNARKETA ETA TESTUAREN BALIOESPENA
A)Testuaren egiturari buruzko galderak.
Guk asmatutakoa: -Zehaztu giltza baten bidez ipuinak dauzkan hiru atalak: sarrera, korapiloa eta amaiera.

B) Testuaren estiloaren eta erregistroaren gaineko galderak
Guk asmatutakoa:
-Ordezkatu adjetiboa: Nemesio argala zen baina bere itzala ordez lodia zen.


ONDORIOAK: 
1.       Azpigaldera gehiegi dago; ezinezkoa da ikasleekin ipuin bakar baten bidez denak lantzea.

2.       Argitaletze urtearen arabera aldaketa nabarmenak aurki ditugu bai testuan baita galderetan ere; hau da, lexikoa nahiko desberdina da.








(2012) Jakintzaren bideak proiektua. Santillana-Zubia

No hay comentarios:

Publicar un comentario